top of page

6 pausu Edukien Marketina aplikatzeko

“Inbound Marketing” edo Erakartze Marketinaren oinarrietako bat da Edukien Marketina. Erakartze Marketinak kontsumitzaileengana era ez intrusibo batean iristea ahalbidetzen duten teknikak erabiltzen ditu, harekin erlazio iraunkor eta konfiantzazko bat sortzeko. Horretarako, eduki aipagarriak sortu behar dira, hau da, publikoak benetan interesatzen zaizkielako ikusiko dituen edukiak.

Hona hemen zure enpresan edukien marketina aplikatzeko ezinbesteko 6 pausu:

1. Oso ondo ezagutu xede-taldea: Gure edukiek publikoarengan eragin bat izan dezaten, garrantzitsua da gure bezero idealaren profila ezagutzea: interesak, ardurak, beharrak…

2. Negozioaren jakintza eta gaitasunekin lotuta dauden edukiak sortu: Sortutako edukiek lehiakideetatik ezberdintzeko eta sektoreko liderra bihurtzeko balio behar dute, baita gure marka irudia eta balioak isladatu eta sendotzeko ere, honek sinesgarrituasuna eta konfiantza eskaintzen baitio bezeroari. Helburu hauek lortzeko, enpresa benetan ona den gauzetan oinarritu behar gara.

3. Estrategia ondo planifikatu: Hiru dira edukiak sortzean gure buruari galdetu behar dizkiogun galderak: Zein dira gure helburuak? Zein eduki mota sortuko dugu? Zein dira zabalkunde-bide egokienak? Gainera, garrantzitsua da eduki bakoitza momentu egokienean sortzea edo zabaltzea, horretarako, argitalpen egutegia egiten da.

4. Edukia promozionatu eta zabaldu: Xede-taldeak erabiltzen ditun hedabideak aukeratu behar dira: blogak, sare sozialak, Newsletter-ak, YouTube…

5. Mota ezberdinetako edukiak sortu eta hauek konbinatu: Blogeko artikuluak, bideoak, tutorialak, irudiak, Newsletterrak, Webinar (online ikastaroak)… edo hauen konbinazioak. Aukera ezberdinak esploratu eta probatu behar dira.

6. Pazientzia: Edukien marketinaren emaitzak ikusteko denbora behar da, publikoari erreakzionatzeko eta interaktuatzeko eman behar zaion denbora. Gainera, konstantzia ere ezinbestekoa da arrakasta lortzeko.

Iturria: In-situ kontsultora operatiboaren webgunea.


POSTS RECIENTES:
BÚSQUEDA POR TAGS:
No hay tags aún.
bottom of page