top of page

Herenaren araua

Edukien marketinean aritzean, informazioa dibertsifikatzen saiatu behar gara irakurle talde gehiago erakartzeko. Ondorioz informazioa zatitu beharra dago:

  • Informazioaren heren batek funtzionatzen duen informazioa eskainiko du. Hau da, aldez aurretik funtzionatuko duen informazioa ekoizten denean zati garrantzitsu bat izatea, betiko irakurlea asetzeko eta mantentzeko. Honek hedapenerako egonkortasuna emango digu.

  • Beste heren bat berrerabilitako informazioak beteko du. Lana aurrezteko eta inpaktua indartzeko estrategia ezinbestekoa da. Izan ere, interesekoa den informazioa aurkitzeak lan asko ematen du, eta aurretik frogatutako zeozerekin edukia betetzea komenigarria da.

  • Azkenengo zatia esperimentazioak osatuko du. Informazio honek ez du arrakasta ziurtatzen, baina baliteke aldaketa handia suposatzea eta irakurlegoa pozik edukitzea. Ez ba da ondo onartzen ere, ikasteko balioko du, horretan oinarrituta hipotesiak eginez.

Hala ere, beste sistema batzuk ere egon badaude edukien marketinaren ekoizpen egoki bat egiteko. Adibidez, 70-20-10 arauak emaitza onak ematen ditu. Arau honen ideia nagusia edukia hiru zati desberdinetan banatzea da, informazioa hierarkikoki sailkatuz.

  • 70%: Erraz funtzionatzen duen informazioa. Arrakasta ziurtatzen duten eta denbora gutxian egiten diren edukiak.

  • 20%: Konplexuagoa den informazioa. Iraunkorra eta eguneratua den informazioa. Normalean, 1000 hitz baino gehiagok osatzen dute..

  • 10%: Esperimentazio edukia. Aurrekoan esan dugun moduan, eduki honek ez du arrakasta ziurtatzen, baina beste formatu batzuk probatzea eta hipotesiak sortzea ahalbidetzen du.

Araudi eta sistema ugari daude edukien marketina egoki erabiltzeko, baina enpresa bakoitzak bere bezeroa du eta ez da beti zuria edo beltza izango. Norberaren irizpideak sortzea da egokiena, akatsetatik eta arrakastatik ikasiz.

POSTS RECIENTES:
BÚSQUEDA POR TAGS:
No hay tags aún.
bottom of page